XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon modernua ongi ohartu da saldukeria hortaz.

Eta bere etsipena, apaltasuna, ez da amor ematea eta harmak botatzea eta burua makurtzea: tirano honi ere buru egitea eta obedientzia ukatzea da.

Arrazoizkotasuna arrazoimenaren aurka baitestea.

Jainkoari arrazoimenak lehenago egiten zion kritikak, orain arrazoimena bera harrapatzen du: bere burua absolutu bihurtzen duen arrazoimenak ere gizona esklabu bihurtzen du.

Gizona (arrazoimena) absolutu deklaratzea, paradosalki, gizonaren ukazio bat da hori ere.

Arrazoimena Absurdua da Kierkegaard-en protesta, arrazionalismoaren aurka doa, baina ez da irrazionalismorik.

Marxistaren batzuek (L. Goldmann-ek eta Lefèbvre-k, adibidez), beren arrazionalismoa hankaz gora doala ikusirik, presaka eta larri irten dute, joeron irrazionalkeria salatzera (4) Ik. LARRESORO, Hizkuntza eta Pentsakera, (Tranzendentziarako joera salatzen da, bereziki). Goldmann-en hitzak dira.

Sasiak su hartu dion erbia baino larriago.

Baina arrazionalismo klasikoaren akabera iragartzen duen bultzada honek, izpiritu modernuaren mogimendu orokorra dirudi eta beren altxor segurua zaindu nahi luketenen batzuen zaunkak ez du geldiaraziko, apika.

Egungo pentsamendu korronte gehienek traza horixe dute, gero, beren artean, elkarren arras kontrarioak badira ere.

Esistentzialismoaz (hots, izen horrekin bildu ohi diren pentsamendu txit ezberdinez) ez dago luzatu beharrik. Unamunoz oroit.

Artean eta literaturan ere joera berbera nabari da.

Goldmannek pertsona gaindituko lukeen zerbaiten behar berria salatzen bazuen, tranzendentziarako isuria alegia, mende hontako arte historiak eritzi horren egiztapen borobilborobila dirudi.

Arteak majia aldera jo du.

Arteak, pertsonari ez baino errealidadeari gain hartu nahi lioke.

Surrealismo, superrealismo, sinbolismo, kubismo, arte abstraktu, teatro absurdu, etc.: arrazoizkotasun klasikoaren mundua tranzenditu nahi da beti.

Objetibutasun berri bat sortu nahi da, eta, hain zuzen, mundu enpiriko soilaren handikaldetik.

Baina, agian, artea dela eta, honek ez gaitu harritzen.

Eta ez du edozein komentzituko ere, askok artea bera irrazionaltzat bait daduka, arte modernua batik-bat: Zenbaitek, izan ere, arrazoizkotasuna metroka eta litroka neurtu nahi luke gustoraen: arrazoizkotasun gehiago ikusten dizu erretrato batetan, nolanahi ere, pinturan baino.